Zer da Ateak Ireki?
AEBko Euskal Komunitateko gazteak, gure hizkuntzaz, gure ohiturez, gure kulturaz… blaitu eta etorkizunean euskal komunitatearen aktibo izan daitezen, gure artean hiru asteko egonaldian izango dira. Bertako familiekin, eta batez ere familietako gazteekin, harremanak estutzea du helburu, Goierriko eta AEBko euskal komunitatearen artean zubiak eraikiz. Urte gutxi batzu barru estrategikoak izan daitezkeen komunikazio eta harremanak lortu eta sendotu nahi ditugu.

Xedea
Urte gutxi batzuk barru estrategikoak izan daitezkeen komunikazio eta harremanak lortu eta sendotzea da Ateak Ireki egitasmoaren xede nagusia.
Eskaintza
- Goierriko familiekin harremana.
- 3 asteko euskara ikasketak.
- Kokapen geografiko eta historikoa.
- Bertsolaritza, literatura, dantza.
- Industria, kooperatibismoa, nekazaritza.
- Kirola eta gastronomia.
Programa
SUMMER
2022
Eman izena
Izen-ematea oraindik itxita dago. Lanean ari gara!
Goierri
Goierri eskualdea Gipuzkoako probintziaren hego-ekialdean dago kokaturik eta Araba eta Nafarroarekin muga egiten du. Edertasuna eta tradizioa mantendu duten landa eremuak.