Aurrekariak

BATZEN Euskal Komunitatearen Proiektu Dinamika berria da, Euskal Komunitatea sentitzen dugun guztion elkargune izateko jaio dena; eta Euskal Komunitateaz ari garenean, euskal komunitatearen zentzurik zabalenaz ari gara: Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroa, Ipar Euskal Herria, diaspora eta .eus komunitatea.

Nola

Hainbat instituziok, elkartek, eragilek edota norbanakok urtetan egindako lana aitortuz eta aintzat hartuz, euskara, euskal kultura, Euskal Herria eta Euskal Komunitatea munduko plazan kokatzen lagundu nahi dugu, elkarlana sustatuz eta proiektuak gauzatzeko dinamika berriak sortuz.

Norekin

Beraz, Euskal Komunitatea munduko plazan herri bezala handitzen jarraitzeko hiritar askoren ekarpena eta parte hartzea lortuz, gizarte eragile, erakunde publiko eta pribatuekin batera, asmo handiko proiektu erakargarri eta eraginkorrak elkarrekin lantzea eta gauzatzea lortu nahi du BATZEN egitasmoak.

Zortzi milioi pertsona baino gehiagok osatzen dugu Euskal Komunitatea. Guztion indarra, grina, jakituria eta poz taupada aktibatuko bagenitu…

Zer egiteko gai izan gintezke lana elkarrekin egitea guztiok bultzatzen badugu?